10. EGUNA -Otsailaren 17a
08:35ak
dira eta Budapesten gaude. Bua zelako gau luzea izan genuen trenean
literetan lo egiten! Hasieran hotz gero bero, zurrungak, gaztai
usaina…Baina tira, eguna hasteko txapaldun guztiek hartu beharko
zuketen gosaria jan dugu. Amerikanoak bezala baikon eta arrautzak,
kafea, tea eta tortillatxo batzuk.
PREZIOAK
Te 310Ft 0,93€
Kafe 360Ft 1,08€
Omelette
(gazta, txanpi) 870Ft 2,61€
Arrautzak
bakon 770Ft 2,31€
Tripak
beteta Budapesteko geltoki ikusgarritik 2 gauez gure etxea izango zen
Caterina Hostelera abiatzen gara. Kaleetan barrena kostatu zaigu
etxea topatzea, baina azkenean topatu dugu. Hostela Budapesteko
eraikuntza zahar eta historiko batean dagoen txikia zen, baina
guretzako gela erraldoi bat eman digute sukalde, bainu eta guzti.
Eskerrik asko!
Check
in
Per
pertson/ per night + breakfast 10,75€
Total 43€
Motxilak
utzi ta Xabier gure anfitrioiarekin geratzen gara. Xabierrek Budapest
hiriko zenbait eraikuntza historiko erakutsi eta beraien berri eman
digu. Lehenik Parlamentua, bua! Hori bai parlamentu handia benetan!
Hungaria osoa sartu litzateke bertan eta oraindik guretzako lekua ere
egon zitekeen. Oso oso polita benetan!
Xabierrekin Budapesten |
Xabierrekin Budapesten |
Jarraian
Parlamentuaren atzetik Danubio ibaia ikusi dugu. Oso ibai zabala Buda
eta Pest banatu eta aldi berean batzen dituen ibaia da. Bilboko Ria
bezain garbia noski. Diferentzia bakarra bertatik uretako autobus bat
barku bat balitz bezala igarotzen dela da. Bai bai, AUTOBUS ANFIBIOA lehorrean zein uretan ibil daitekeena…harrituta geratu gara!
Irati eta Maitane Danubion |
AUTOBUS ANFIBIOA |
Errekaren
alde batean Judutarrei eginiko zapaten monumentua ikusi dugu. Bertan
estilo eta taila guztietako zapatak daude bertan hil zituzten
Judutarrak omentzeko.
Bertan judutar bi lotzen zituzten, batari tiroa eman eta biak urtera jauzten ziren bigarrena, itota hiltzen zan. |
Pest
alde batera utzi eta Budarantza abiatzen gara. Hiriak zubi asko ditu
Buda eta Pest lotzen dituztenak eta horietatik famatuena Kateen zubia
da. Bertatik igaro gara gu Budara igotzeko hartu behar genuen
teleferikoa hartzeko.
Teleferikoa
Budara joateko:
PREZIOAK
Per
pertson 1000Ft 3€
Budan
bertan gaztelua ikusi dugu. Zortea izan dugu eta gaztelua babesten
edo zaintzen dituzte zaindarien guardia aldaketa ikusteko aukera izan
dugu. Zelako lan aspergarria benetan! Egun osoa tente eta aurrerantz
begiratzen mugitu edo beste ezer egin gabe. Pf! Guk hau ez genuke
aguantatuko, meritua zuten.
Budako Gaztelua
Gaztelura
sartzen gara eta une barregarria eduki dugu. Bakarrik argazkiak ikusi
behar dituzue kriston barreak botatzeko: Maitane erregina eta Ieneko
erregea, kar kar kar!
Ieneko eta Maitane Gazteluan |
Orduak
aurrera zihoazen eta noski gure hamaiketako ordua zaindu beharra
zegoen beraz, supermerkatu batean gailetak, patatak eta ura erosten
ditugu.
PREZIOAK
Lays 249Ft 0,75€
Gominolak 449Ft 1,35€
Gaietak 269Ft
+ 335Ft 0,80€+1€
Baina gu aseezinak garenez, Xabik
Hungriako dultze tipiko bat probatzera animatu gaitu. Mmm ze gosoa
zegoen Kürtöskalács-a.
Paseoa
jarraitzen dugu eta harrituta geratzen gara hemendik
ikusten diren bistekin. Argazki pilo bat ateratzen ditugu.
Budapest |
Bisitaren
ostean, Pest-era jeisten gara Xabik bere etxera jatera gonbidatzen
gaituelako. Bere etxerako bidean merkatu batekin egiten dugu topo eta
bertan bururako masajeak ematen dituen katxarro
horretako bat erosten dugu; pasada bat! Gero bai, edari batzuk erosi
eta Xabiren etxera joaten gara bazkaltzera. Zelako bazkaria
prestatu digun bere bikoteak! Krepak, pasta… eta gero menutik
aparte siestatxo edo relax momentua ere eskaini digu ESKERRIK ASKO
Eszter eta Xabi!
PREZIOAK
Birra 200Ft 0,60€
Arratsaldean
Balneariora joaten gara Széchenyi Gyógyfürdöi izenekoara. Horretarako Metroa hartzen dugu.
PREZIOAK
Metro
ticketa 350Ft 1,05€
Spa
sarrera 4000Ft 12€
Izugarrizko
bainuetxea da. Gu kanpoan hartzen dugu bainua 37 graduko piztina batean,
ze gustura kalean tenmometroa ez da 0 gradutara heltzen. Bertan ordu
batzuk erlaxatzen igaro ditugu afaltzeko ordua iritsi denera arte.
Afaltzeko
metro bidez, Szimpla Kertera joatea erabakitzen dugu. Szimpla garaje
antzeko batean kokatzen da eta barruan dagoen guztia kaleko objektuez
egina dago. Hainbat sala ditu goian eta behean erretzeko txokoekin.
Oso leku bitxia benetan. Gu goiko pisuan izan gara afaltzen.
Hanburgesa erraldoiak ateratzen dizkigute oso goxo daude! Paretetan
jendeak beraien firma uzten zuten eta permanente bat geneukala
aprobetxatuz Txapela Buruan-eko sinadura bat utzi dugu.
Txapela Buruan Szimplan |
PREZIOAK
Entsalada 880Ft 2,64€
Hanburgesa 1200Ft 3,60€
Heineken,
ura 350Ft 1,05€
Afaldu
ostean Taxia hartzen dugu hostelera eta haur txikitxo batzuen antzera
loak hartzen dugu.
Gabon
Budapest!
11. EGUNA -Otsailaren 18a
Beste
egun berri bat! Esnatu eta hostelean gosaltzen dugu. Eguna ondo
hasteko rantxerak abesten ditugu eta apur bat dantza egiten dugu ere
bai! Yija!
Motxilak prestatu eta han utziko
ditugu egunean zehar.
PREZIOAK
Luggage
(per motxila) 300Ft 0,90€
Egun
hau erosketa edo errekauak egiteko eguna izango dela erabakitzen
dugu. Lehenik arropa zikinak arropak garbitzeko garbiketa dendara
eramaten ditugu.
PREZIOAK
Bulto
bi 5340Ft 16,02€
Arropak
hor uzten ditugu labadora barruan bueltaka eta errekadu batzuk egiten
ditugu. Lehenik bidaian zehar erositako hainbat postalentzako zigilua
erostera joaten gara eta bide batez postalak posta ontzian botatzen
ditugu.
Postalak
bidali 975Ft 2,92€
Postalak
bidali ostean Budapesteko merkatura joatea pentsatzen dugu eta bertan
Xabierrekin geratu bainuetxerako utzi zizkigun bainujantziak
bueltatzeko. Merkatura joateko Metroa hartzen dugu. Metro estaziotik
merkatura bidean hippy denda bat ikusi eta bertara sartzen gara
kotilleatzera. Pultsera batzuk erostea erabakitzen dugu denontzako.
Metro 350Ft 1,05€
Denda
hippy
Pultserak 390Ft 1,17€
Merkatu
aurrean geundela, Hungriako telebistako reportero batzuk ikusi ditugu
eta beraiengana hurbildu gara. Elkarrizketa ta dana egiten digute!
Badirudi Budapesten ere ospetsuak garela, kar kar kar. Momentazo bat
izan da!
Budapesteko Merkatua |
Merkatuan
era guztietako postuak ikusi ditugu, Fruta, haragia, pastelak… Guk
pastel bat erosi dugu, Hungriako pastel tipiko bat eta harategi edo
txarkuterian saltxitxon Hungaro bat ere erosi dugu.
Pastel
tipiko bat 520Ft 1,56€
Budapesteko Merkatuan |
Pastela
jan eta gero Budapesteko kaleetan barrena abiatzen gara jatetxe baten
bila. Bila genbiltzanean bat batean Ice Bar bat ikusi dugu. Bi aldiz
pentsatu gabe bertara sartzea erabaki dugu.
Ice
Barrerako sarrera 2 Non-alcoholic edariekin
990Ft 2,97€
Sarreran
pontxo batzuk eman dizkigute hotza ez pasatzeko eta barruan edari
batzuk eskaini digute. Leku bitxia benetan. Hotz asko egiten du
barruan eta ez dugu asko iraun.
Bazkaldu
ostean, Arroparen bila joaten gara. Bertako andreak arropak txukun
txukun doblatu dizkigu. Hura bai jatorra!
Arropak
batu eta gero Hostelera joaten gara motxilak batzera eta alboan
supermerkatu bat zegoela aprobetxatuz afaria eta hurrengo egunerako
janaria erosten dugu merke-merke!
Supermerkatu erdi erosi ostean tren
geltokira Joan ginen Züricherako trena hartzera. Züricherako trena
gaueko trena da, hau da, bertan lo egingo dugu literetan. Baina, gau
luzea gogoz hartzeko kafetxo bat hartzen dugu geltokian.
Gaueko
trenaren erreserba:
Per
pertson 21,90€
Baina
lehen kafetxo bat geltokiko kafetegian.
PREZIOAK
Kafe 340Ft 1,02€
Te 310Ft 0,93€
Agur
Budapest! Hurren arte!
12. EGUNA -Otsailaren 19a
07:20
Zürichera heldu gara. Eguna ondo hasi dugu trenean. Goizaldean
polizia etorri zaigu pasaporteak eskatzera, baina poliziak esnatu eta
gero gosaria eman digute. Detaile bat izan da. Presaka bajatu gara
trenetik eta geltokiko kafetegian bigarren gosaria jan dugu trenekoa
gutxiegi baitzen gu bezalako txapeldunentzat.
Gosaldu:
Bluebeerry Kafetegian
PREZIOAK
Kafelate 4,5CHF 3,69€
Kaputxinoa 4,5CHF 3,69€
Prezioak
Suizan oso altuak dira eta horretan konturatzen gara lehenengo
momentutik. Zürich-en Bernarako trena hartzen dugu.
Bernara
heltzean kaleetan barrena gure Hostela aurkitzen dugu motxilak utzi
eta turisteoa hasi dugu.
Lehenengo
Berna hiria bere osotasunean ikusteko menditxo batean dagoen miradore
batera joan gara.
Berna |
Berna |
Miradorera
iristen gara eta zelako bistak!! Teilatu guztiak elurtuta daude eta
etxe guztiak estilo antzekoak dira. Miradorean denbora nahikotxo
egoten gara hiriaren bistak zoragarriak direlako.
Ondoren, erdigunera jaitsi gara zerbait jatera. Erdigunean biolinak egiten dituen gizon baten dendan izan gara eta nola egiten dituen erakutsi digu eta noski, biolontzeloa jotzeko eskatu diogu eta halaxe izan da. Oso tipo jatorra da eta oso ondo jotzen du.
Bazkaltzeko
ekonomikoena bokata batzuk jatea dela ikusi dugu prezioak Suizan oso
garestiak direlako. Plaza batean jesarri eta on egin!
Janaria:
Hollyfood
Bokata oilaskoa 9CHF 7,38€
Bokata
gazta 8CHF 6,56€
Edariak 2CHF 1,64€
Tripa
bete eta gero, Berna ezagutu dugu. Hiriko kaletxoetatik ibili gara
Bernako monumentu esanguratsuenak ikusten. Famatuena bernako erlojua
da. Oso polita. Puntuetan kanpai bereziak jotzen ditu eta erlojutik
panpinatxo batzuk irteten dira.
Bernako Erlojua
Gero,
merkatu batekin egin dugu topo. Bertan, artisauek eginiko produktuak
ikusi ditugu. Erosketatxo batzuk egin ditugu. Merkatuen geundela, Lo
sabe no lo sabe
programa etorri zaigu burura eta Suitzarrek Euskal Herria non zegoen
ba ahal zekiten galdetu dugu. Beraz, bi aldiz pentsatu gabe jendeari
galdetzen hasi gara eta apustuak egiten jakin edo ez zuen jakingo
esanez. Gehienek bazekiten non gauden! a zelako poza eman digu gutaz
jakiteak!
Galdeketan
indarra galdu dugunez Goihaitz-ek Bernako gaztetxera eraman digu bera
bertan egon baita. Oso polita da gaztetxea, baina zoritxarrez ez
digute grabatzen utzi…Baina, guk hala eta guzti ere, zertxobait
hartu dugu bertan.
Bernako Gaztetxea |
Sous
le Pont Gaztetxea
PREZIOAK
Garagardo 6,50CHF/5,80CHF 5,33€/4,76€
Egun
osoa ibiltzen pasa ostean, Hostelera habiatzen gara; Budapesten erosi
genuen zertxobait afaldu eta lotara joan gara.
Shweizer
Jugendherbergen (Youth Hostel)
Per
night/per pertson 35CHF 28,7€
Gabon
Berna!
13. EGUNA -Otsailaren 20a
Goiz
esnatzen gara egun hau luzea izango delako. Ongi gosaldu eta tren
geltokira joaten gara Interlakenera joateko.
Lehenengo
Thun-nerako trena hartzen dugu. 17 minuturen buruan bagaude Thunen.
Hor heldu zaigu sorpresa. Irati itsas bidaitxo bat prestatu du
lakuetatik BUALA! Ze ideia ona!!!
Barkura
igon aurretik zertxobait pikatu dugu mareorik egon ez dadin.
Supermerkatu
batean (Coop) erosketak batzuk egiten ditugu
PREZIOAK
Patatak
Lays 6,85CHF 5,62€
Gaileta
Oreo 2,75CHF 2,25€
Gaileta
tipikoak 2,35CHF 1,93€
11ak
eta 40an barkura igoten gara. InterRail pasearekin %50 beherapena
daukagu a ze sortea!!
PREZIOAK
THUN-
INTERLAKEN (Schiff-etik) 42CHF baina pasearekin 21CHF
(17,22€)
Zelako
ideia ona izan duen Iratik! Bista paregabeak daude barkutik. Laku
ertzetan Heidi marrazki bizidunetako etxetxoak nonahi daude…pasada
bat!
Thun - Interlaken Barkua |
Barkuan
gure ondoan bi neska Txinatar ezagutu ditugu. Ze potxolak ziren!
Beraiekin hitz egiten hasi gara eta jator jatorrak ziren! Gurekin
argazki batzuk atera dituzte eta guk noski, txapel bana oparitu
diegu!
Geroago,
barkuko kapitaina ezagutzeko aukera izan dugu. Kapitainak bere
kabinara sartzen utzi digu eta berarekin hizketan ibili gara.
Kapitainak aurten jubilatzen zela esan digu. Guk halako lana izango
bagenu ez ginateke inoiz jubilatuko!
Azkenean
heltzen gara Internakenera. Noski, txokolatea nonahi dago eta guk
tentazioa ezin izan dugu eutsi eta denda batera sartu eta txokolate
tabletatxo bat erosi dugu denentzako.
Läderach
chocolatier suisse.
PREZIOAK
Tableta
bat 2,50CHF 2,05€
Interlakenetik
bueltaxo bat eman dugu eta elur asko zegoenez elurretako panpina bat
egin dugu. Panpinari Ibai Mendiko poltsa eta gidariaren txapela jarri
diogu. Beste txapeldun bat zirudien!
Interlaken |
Panpina
egin dugun parkean parapentea egiten zeuden eta momentu batez
parapentea egitera animatu gara. Bertako monitore batzuei galdetu
diegu ea zenbat irauten duen eta zenbat balio duen. Bertakoek ezan
digute eguraldi exkaxa zegoela eta ezin zutela ziurtatu zenbat
denbora iraungo zuen jaitsierak. Guk prisa geneukan zeren, ordu gutxi
barru tren bat hartu behar genuen alpeetatik barrena. Beraz, gure
artean hitz egin ondoren erabaki genuen hobe zela trena hartzea. Ze
pena! Beste batean bai egingo dugula!
Azkenean
trenari buruz turismo bulego batean informazioa bilatu dugu eta
“Golden Train” hartzea gomendatu digute. Trena
aukeratu dugu eta konturatu garenerako berandutu egin zaigu! Trenean
“por los pelos” esaten den bezala igo gara, lehenik eta behin
bazkaria erosi behar izan genuelako:
Coop
PREZIOAK
Patatak 4,25CHF 3,48€
Zumua 3,50CHF 2,87€
Brunos
Pizzerian
Pizza
Margherita 13CHF 10,66€
Pizza
marisko 18CHF 14,76€
Pizza
Mamma Mia 19CHF 15,58€
Golden
Line trenean bistaz gozatzen dugu. InterRail pasearekin doanik da.
Golden Train |
Zelako
bidaia polita! Trenak goiko sabaian kristala zuen alpeetako paisaiaz
hobeto gozatzeko. Trenetik dena elurtuta ikusten zen, Alpeko eski
estazioak eta herritxo txikiak egurrezko etxetxoekin pelikula batean
geundela zirudien.
Spiez-era
heltzerakoan kafetxo bat hartu dugu; bertatik Lausannerako trena
hartu dugu jarraian.
PREZIOAK
Kafe 3,80CHF 3,11€
Jogurta 0,90CHF 0,74€
Egun
luzea izan da baina azkenean Lausannera heltzen gara. Lausannera
heldu bai, baina Hostela aurkitzea ez da lan erraza izan. Zenbait
pertsonei galdetu eta gero eta gora eta behera ibili ostean Hostelera
heltzen gara.
PREZIOAK
Per
night/per pertson izara gabe 36,4CHF 29,85€
TOTALA 291,2CHF 238,78€
Gure
sorpresarako Hostelak Lausannen garraio publikoa erabiltzeko bono bat
eman digute, eta eskerrak Laussaneko garraio publikoa oso garestia da
eta!
Eguna
bukatzeko, Hostelean afaldu dugu eta ostean, Monopolyan ibiltzen
gara.
Gabon
Lausanne!
14. EGUNA -Otsailaren 21a
Atzoko
eguna ezin hobea izan zen. Jadanik 14.egunera heldu gara eta gure
indarrak ehuneko ehunean ez bazeauden ere, gosari goxoaren ostean
prest geunden Itsasorekin geratzeko eta Lausanne bizitatzeko!
Berarekin 10:00etan geratzen gara Unibertsitatean.
Lehenik
eta behin McCafean gosaltzen dugu.
PREZIOAK
Chocolat
Viennois 2,70CHF 2,21€
Capuccino 3,50CHF 2,87€
Espresso 2,50CHF 2,05€
Croissant 1,20CHF 0,98€
Metroz
joan gara unibertsitatera. Laussane hiriak aldapa asko ditu eta
horretarako metro sistema oso ona daukate.
Itsasok
Lausanneko unibertsitatea erakutsi digu berak bertan ikasten baitu.
Unibertsitateko eraikin esanguratsuenetariko batera eraman gaitu:
Rolex eraikina. Eraikin bitxia hortan liburutegia dago.
Lausanneko unibertsitatea |
Lausanneko Unibertsitatean Itsasorekin
Oso
eraikin modernoa da eta gainera, bertan ikasleek badaukate toki bat
puff-ekin siesta botatzeko. Oso ideia ona!! Ea gure Unibertsitateek
ideia hau hartzen duten!
Unibertsitatetik
bueltatxo bat eman ondoren, erdigunera eraman gaitu Itsasok. Bertan
Katedrala ikustera joan gara, bertatik Lausanne guztia ikusten da:
Lausanneko Katedralan |
Katedraleko
sarreran Niko izeneko Lausandar bat ezagutu dugu. Bera artista da.
Kalean egiten ditu bere ikuskizunak eta urte asko Latino Amerikan
kale antzerkia egiten igaro zituela kontatzen digu. Tipo jatorra
iruditu zaigu eta zergatik ez, gurekin bazkaltzera gonbidatzen dugu.
Laussanen Nikorekin |
PREZIOAK
Hanburgesa 17CHF
/ 19CHF 13,94€/15,58€
Plater
bat 19,50CHF 15,99€
Ura 4CHF 3,28€
CocaCola 6,50CHF 5,33€
Kafe 4,50CHF 3,69€
The 3,50CHF 2,87€
Bazkaldu
ostean bueltatxo bat eman dugu Nikorekin. Nikok bere kale ikuskizuna
ikustera gonbidatu digu eta halaxe egin dugu. Artista hutsa da!
Ordainetan, gure txapela oparitu diogu.
Jarraian
txokolatea erosi dugu. Nola ez, Suitzako txokolate famatua probatu
beharra dago!!
Hortik
Ouchy portura jaitsi gara (metroz).
Ouchy
portutik Alemania eta Frantzia ikus daitezke. Eguraldi kaxkarra dago
eta ezin izan dugu paisaia bere osotasunean ikusi. Bertan Ieneko
ahateei jaten ematen ibili da, baten batek koska egin dio antza…Ziur
merezia izan dela!
Hortik Ouchy portua. Laussanne |
Haize
zakarra zebilen portuan eta taberna batera zerbait hartzera joatea
erabaki dugu.
Kofee
break
PREZIOAK
Espresso 3,70CHF 3,03€
Chocolat
Chaud 4,10CHF 3,36€
Zerbait
hartu ostean, Itsasori agur esan diogu. Eskerrik asko Itsaso!
Agur
esan eta gero, erosketa batzuk egin ditugu eta Hostelera joan gara
afaltzera.
COOP
PREZIOAK
Arrautzak 4,95CHF 4,06€
Patatak 1,75CHF 1,43€
Olioa 2,95CHF 2,42€
Tomate
saltsa 2,95CHF 2,42€
Zumua 1,80CHF 1,48€
Gailetak 3,50CHF 2,87€
Izugarrizko
afaria prestatu dugu: Patata tortilla, pasta eta sopa gorputzak
berotzeko!! Eskerrik beroenak sukaldariei!
15.EGUNA -Otsailaren 22a
Etxera
itzultzeko eguna!
15 egun Europatik zehar ibili ostean heldu zaigu eguna trenei agur
esateko. Egun luzea geneukan aurretik. Horregatik goizean goiz
altxatu motxilak bete eta Lausanneri agur esan diogu.
Etxerako
buelta gogorra geneukan aurretik. Lau tren gutxienez hartu ditugu
gora eta behera ibili gara. Abiadura handiko trena hartzea pentsatuta
geneukan baina prezioak oso garestiak zirenez, tren normaletan egin
dugu dena.
Tren suplemental
Geneve
Lyon 13€
Lyon
Montpellier 36€
Bueltan,
Burdeos-en egin genuen geldialdia eta bertan zerbait bazkaltzeko
aprobetxatu dugu.
Bazkaria:
Le Manel Pizzeria
PREZIOAK
Pizza
Fromages 9€
Pizza
Royale 7,50€
Kebab
platerra 9€
Brotxetak 9€
Omelette 7€
CocaCola 2€
Kafetxo
bat geltokian: Paul
PREZIOAK
CafeCream 1,50€
1the 2,50€
Txokolatea 2,80€
Etxera
goaz, seguruenik denbora luzean ez dugu elkar ikusiko
herri ezberdinetakoak baikara, baina 15 egun hauetan bizitako
esperientzia guztiak (onak/txarrak) gurekin eramango ditugu gure
bizitza osoan zehar eta ziur ez garela bizitakoaz inoiz ahaztuko.
Gure
eskerrik beroenak Pausa-ri.
Martxel, Zigor, Hodei eta Maite. Zuek ez dituzue ezagutzen baina guk
bai. Beraiek esperientzia onen parte izan dira eta hamabost egun
hauetan asko konpartitu eta bizi izan dugu denok. Eskerrak, gugan
konfiantza jarri izana, gugatik apustu egin izana, gu aguantatu izana
eta momentu on guztiengatik!
ESKERRIK ASKO BENETAN!
ESKERRIK ASKO BENETAN!
Gure
eskerrik beroenak ere Kutxabank-i. Beraiek gabe gure bidaia ez zen
posible izango.
Eskerrak beraiek proiektu honetan jarritako konfiantzari eta batez
ere BBKko
Mariari
eta Iratxeri.
Eskerrik asko baita ere IBAIMENDI.COMeri eta TrangoWorlderi utzitako ekipo guztiagatik eta jasotako tratu ezinhobeagatik, zuek barik.... hotza ez genuke hain ondo pasako!
Eskerrik asko baita ere IBAIMENDI.COMeri eta TrangoWorlderi utzitako ekipo guztiagatik eta jasotako tratu ezinhobeagatik, zuek barik.... hotza ez genuke hain ondo pasako!
Eta
noski gure irakurle eta ikusle guztiei ere eskerrik asko!
Badakizue!
TXAPELA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN!
LASTERARTE!
Maitane,
Ieneko, Goiaitz eta Irati